COVID-19

Intzidentzia igo egin da azken astean Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 20a, 13:37

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hilaren 13tik 19ra arteko datuak argitaratu dituzte. Tarte horretan 64 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 106. Intzidentzia tasa igo egin da, eta 549,39koa da gaur-gaurkoz.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.427 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.