LOKEko Gimnastika atalak aurretiko izena ematea epea ireki du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 17a, 10:30

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Gimnastika atala 2022-2023 ikasturterako aurretiko izen emate epe ireki du. Gimastikan trebatu nahi duten 6 urte baino gehiagoko  haur eta gazteek aukera dute herriko gimnastika taldearen eskutik. Entrenamendu saioak Maialen Chourraut kiroldegian edo Michelin Kirol gunean egiten dira. Inskripzioa egin edo informazio gehiago eskuratzeko jarri harremanetan maitegym@hotmail.com helbide elektronikoan edo 676 87 20 29 telefono zenbakian.