LOTMEko kideak probaz proba izan dira asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 16a, 12:30
Tolosako T3T eta T2T probatan parte hartu zuten LOTMEko kideetako batzuk. Arg.: LOTME.

Tolosa, Gasteiz, Benasque edo Andorra. Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko (LOTME) kideak mendi proba ezberdinetan lehiatu dira hilaren 11n eta 12an

Iraupen luzeko hiru proba gogorretan parte hartu zuten hilaren 11n LOTMEko kideek: Gasteizko mendiak, Benasqueko mendi maratoia eta Andorra Spartan Ultra.

Gazteizeko proban, Jon Ander Palet kidea izan zen lehian. 63 kilometroko eta +2848metroko ibilbidean, Itxogana, Almurrain, Kapildui, Zalbizkar Arrieta eta beste zenbait tontor igo behar zituzten parte-hartzaileek. Helguman 07.54.00 denbora egin zuen Paletek.

Ines Aguado, berriz, Huescara joan zen Benasqueko mendi maratoian parte hartzera. Maratoi distantziako lasterketa aukeratu zuen LOTMEko kideak 46 km. eta +2600 metro– eta 550 parte-hartzaile ingururekin, horietatik 60 emakumeak, atera zen helmugatik. 07.26.41 kronoa eginez, beterano mailan bederatzigarren postua lortu zuen eta sailkapen orokorrean, berriz, hamabigarren izan zen.

Eta egun horrentan, bertan, Andorra Spartan Ultra proba egin zuen Mikel Caballero taldekideak. 50 km ibilbidean 60 oztopori aurre egin bhear izan zizkion kirolariak; hamabi ordu 40 minutu eta hamalau segundo behar izan zituen helmugara iristeko.

LOTMEko kide Caballero (ezker), Aguado (erdian) eta Palet (eskuinean). Arg.: LOTME.

Azkenik, hilaren 12an, Tolosako T3T eta T2T probak jokatu ziren. Horietan LOTMEko kide talde handi batek parte hartu zuen, baina taldekoa ez den herritarrik ere izan zen. Guztiek  hezetasun eta bero izugarriari aurre egin behar izan zioten.

43 kilometro eta +2800 metroko T3T maratoia –Erroizpe, Uzturre eta Ernio mendietako gailurretara igo behar da–  egin zuten LOTMEko Jon Huici (04.49.01), Sergio Ramiréz (04.49.02), Karlos Gónzalez (05.59.52), Xanti Trantxe (06.10.00), Ritxard Marcos (06.10.01) eta Aitor Moreno (06.50.00) kideek. Angel Carreterok, aldiz, erretiratu behar izan zuen arazo fisikoengatik.

T2T proban –24,5 kilometro eta +1600 metro- Erroizpe eta Uzturre gainak  igo zituzten Maite Salazar (03.08.16), Asier Mindegia (03.18.33), Joseba Iparragirre (03.29.00) eta Miguel Granado (04.06.00) LOME kideek. Horeiz gain, Nerea Arteaga herritarrak ere egin zuen proba eta bere denbora 03.19.38 izan zen.