LOKEko judokek ikasturteko azken hitzorduak izan dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 16a, 11:00
Benjamin topaketako irudia. Arg.: LOKE Judo Saila.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Judo sailak bi hitzordu izan zituen hilaren 11n denboraldiari agur esan baino lehen. Goizean Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko jaialdian erakustaldi egin zuten txikiek. Arratsaldean, berriz, taldeko kide Inhar San Sebastian, Unai Granado, Martin Sanchez, Valeria Llanes eta Unax Nogales benjamin topaketa izan zuten Usurbilen. Horiek ez dira gaztetxoa lanean ikusteko egongo den aukera bakarra izango. Hilaren 19an, igandearekin, 10:00etan, maila guztietako judokak bilduko dira Maialen Chourraut kiroldegian ikasturte amaierako erakustaldia egiteko.

Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko jaialdian erakustaldia egin zuten taldea. Arg: LOKE Judo Saila.