LOKEko tenis jokalariek ederki amaitu dute ikasturtea

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 15a, 13:30
LOKEko Unax Urdampilleta (ezkerreko irudian) eta infantil taldea (ekuinekoan). Arg.: LOKE TEnis Saila.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Tenis sailak amaiera eman dio 2021-2022 denboraldiari. LOKE Tenis ataleko Mariasun Yurrita arduradunak denboraldiako irakurketa positiboa egin du

LOKEko tenis jokalari gazteak ederki ibili dira lehian maila ezberdinetan eta horren erakusle bakarka zein taldeka lortutako emaitzak dira. 

Hala nola, Unax Urdampilleta Kadete Mailako Eskolarteko Gipuzkoako txapelketan garaile izan zen eta Gabriele Fernandorena, Joane Lizaso eta Nerea Odriozola hirukoak Infantil mailako Gipuzkoako taldekako txapelketa eskuratu zuen Azpeitian jokatutako finalean.

Horrez gain, ataleko arduradun  Yurritak ere parte hartu du lehiaketaren batean. Euskadiko Selekzioak Beterano mailako Erkidego Arteko EspainiakoTxapelketarako hautatu eta Mallorcan izan zen taldekako lehian.

Euskadiko Selekzioa finalerdira iritsi zen Aragoi eta Valentzia gainditu ostean. Gerora Txapelketako irabazle izango zen Katalunia izan zuen aurrez aurre finalaurrekoan eta 3-0 gailendu zen aurkaria.

Mariasun Yurrita (ezkerretik hasita hirugarrena) Euskadiko Selekzioko kideekin. Arg.:  Euskal Tenis Federazioa.