Saletak Errugbi Zazpiko Madrid Sevens Torneoa irabazi du Euskadiko Selekzioarekin

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 15a, 12:45
Alex Saleta, goiko lerroan hirugarrena ezkerretik, Errugbi zazpiko Euskadiko selekzioarekin. Arg.: Euskadiko Errugbi Federazioa.

Alex Saleta herritarra Errugbi Zazpiko Euskadiko Selekzioarekin lanean ari da. Ekainaren 11n, Madrid Sevens nazioarteko Torneoan Ohorezko mailako lehian parte hartu eta urrezko kopa eskuratu dute. Sendo jokatuz multzoko neurketak eta finalerdia gainditu zituen taldeak. Finalean, berriz, Cisneroseko GOA7s etxeko taldea izan zuten aurrez aurre eta hori ere garaitu zuten. Hurrengo asteburuan Andorrako Nazioarteko Txapelketa lehiatuko dute.