Udalak Bizkortzen enpresari esleitu dio kirol instalakuntzen kudeaketa

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 15a, 10:00

Lasarte-Oriako Udalak kirol instalakuntzak kudeatzeko kontratua Bizkortzen enpresari esleitu dio. Kontratuaren aurrekontua 301.000 eurokoa da

Enpresak Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuek eskaintzen dituzten kirol-jarduerak diseinatu, planifikatu, sustatu eta garatuko ditu udalaren gidalerroak eta kirol politika jarraikiz. 

Kirol instalakuntzen koordinazio teknikoa ere egin beharko du esleipendunak, hala nola, kirol entitateekin eta ikastetxeekin harremanak eta koordinazioa.

Era berean, modu aktiboan zaindu beharko du igerilekua Bizkortzen enpresak eta besteak, beste, uretako salbamendu eta sorospenaren arduradun izango da eta igerilekuko instalazioen, materialen, uraren eta airearen kontrola eraman beharko du.

Hori guztiaz gain, kirol koordinatzailearen, ikastaro ezberdinen begiraleen eta sorosleen kontratazioa ere enpresaren esku egongo da.