Ostadarreko atletek lau domina gehiago eskuratu dituzte Adin Txikiko Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 14a, 10:30
Aiala Ramos eta Oihane Belartieta, podiumean. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Lasarte-Oriako atletak Adin Txikiko Gipuzkoako txapelketako zein Espainiako Ligako azken jardunaldian lehiatu zituzten asteburuan

Gaztetxoen lehiaketa izan ziren emaitzarik onenak eta zehazki, xabalina-jaurtiketa proban. 16 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko probako podiumean izan ziren Ostadar SKTko ordezkariak.

18 urtez azpiko mailan, Peru Goikoetxeak urrezko domina eskuratu zuen. 16 urtez azpikoa mailan, berriz, Aiala Ramos garaile izan zen eta Oihane Belartietak bigarren postuan lagundu zuen; Hodei Garciak hirugarren postua eskuratu zuen.

Egoera ezberdinak

Yeray Veroniz, Enara Gonzalez eta Naroa Furundarena herritarrak La Nuncia, Alacanten eta Donostian Espainiako Ligako saioetan parte hartu zuten eta ederki egin zuten lan.

Real Sociedad taldea eta Yeray Veroniz Alacant aldera egin zuten bidaia Joma Ligako Ohorezko mailako finalean parte hartzeko. Donostiako taldeak saioan hirugarren postua eskuratu arren, laugarren izan zen sailkapen orokorrean.

Veronizek 100 m. lasterketan parte hartu zuen, 11,36 denbora eginez.

Ostadar SKTko Gonzalez eta Furundarena, berriz, Bidasoa Atletiko Taldearekin (BAT) parte hartu zuten Iberdrola ligako Ohorezko mailan mantentzeko lehian. 

Furundarenak bi proba egin zituen: jauzi hirukoitza –bigarren postua eskuratu zuen, 12,60 m.– eta 4x100 m. erreleboa; Gonzalez luzera-jauzian bakarrik jardun zen. 

Jardunaldian eskuratutako puntuei esker, hurrengo urtean ere BAT Ohorezko mailan izango da.