COVID-19

Azken zazpi egunetan 42 kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 13a, 14:30

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ekainaren 6tik 12ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 42 kutsatze detektatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 82. Intzidentzia tasa metatua igo egin da: 425ekoa da gaur-gaurkoz.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.363 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.