Azken urteetan bezala, Brancussi margolaritza akademiako ikasleek urtean zehar ondutako lanekin osatutako erakusketa atondu dute Antonio Mercero gunean. Astebetez zintzilik izango dira bertako hormetan eta astegunetan, 18:00etatik 20:30era bitartean ikusteko aukera izango da. Irekiera ekitaldira bertaratu dira ikasle gazteak eta haien senideak. Argazkiak egin, luntxa dastatu eta margitutako obrak erakutsi dizkiete ingurukoei. Han izan dira ere Agustin Valdivia alkatea eta Maite Iglesias zinegotzia, eta Jose Manuel Monge irakaslearekin batera talde argazkia egin dute.