Ostadar Inklusioko kideak bikain ari dira lehian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 10a, 10:30

Ezkerrean, Euskadiko Atletismo txapelketako dominak. Ezkerrean, Eslalomeko Espainiko txapelketako eliminazio probako dominak. Arg.: Ostadar Inklusioa

Ostadar Inklusio taldeko kideak lehiaketaz lehiaketa ibili dira asten hilabetean. Ekainaren 4an eta 5ean, esate baterako, atletismo eta eslalom saileko kideek probak jokatu eta dominak jantzi zituzten

Ostadar Inklusio taldeko kirolariak lan eta lan ari dira. Atletismo saileko kideek maiatzaren 15ean, Euskadiko txapelketa lehiatu zuten Durangon eta oraingoan, Donostiako Miniestadioan izan dira lehian proba libreetan.

Euskadiko txapelketan, 100 m. eta 200 m. lasterketetan parte hartu zuten eta domina uzta ederra eraman zuen. Diana Benedicto (T-12 maila) eta Ibai Altuna ( T-36 maila) garaile izan ziren bi probatan. Ane Asensioa lehengoa izan zen T-34 mailako 100 m. lasterketan eta Jon Mendozak lehen lasteketan brontzezko domina eta bigarrenean zilarrezkoa jantzi zituen T-36 mailan.

Donostian, berriz, miala ezberdinetako atletekin lehiatu ziren. 100 m. lasterketan parte hartu zuten bakarrik Ostadarreko Benedictok (17,41), Asensiok (36,50) eta Mendozak (17,02) 

Bestalde, taldekide Gorka Uzkudun eta Xuban Santin Alacantera egin dute bidaia Eslalom modalitateko Espainiako txapelketa jokatzeko. Emaitza ederrak lortu zituzten Ostadar Inklusio taldeko kideek. Uzkudunek zilarra eskuratu zuen banakako eliminazio proban; Santinek, berriz, zilarra erlojupeko proban eta
brontzea banakako eliminazio proban.