Ekainaren 4an, Durangon Landako Kiroldegian lehiatu zen lehen hitzordua. Hamasei gimnasta bildu ziren, LOKEko Aitana Molano eta Erika Tejero barne.
Molanok lortu zuen emaitzarik onena; Euskadiko bigarren izan zen eta bitan igo zen podiumeko bigarren mailara. Nahiz eta uztai lanean seigarren sailkatu, mazoetan bigarren izan zen. Horri esker, sailkapen orokorrean ere postu horretan amaitu zuen.
Domina gehiago
Getxoko Torneoan ere berri onak izan zituzten LOKEko kideek; bakarka zein taldeka izan ziren podiumean.
Infantil B mailan, taldeak urrezko domina jantzi zuen eta pilota lanari esker Ane Lopezek bigarren postua eskuratu zuen.
Jubenil B mailako Ambar Rodriguezen mazo lanak ere puntuaketa handiena lortu zuen eta bere mailako garaile izan zen.
