EGITARAUA
Ekainak 17, ostirala
- 19:00etan, harrera eta motorren erakusketa Donostia etorbidean. Izen emateak, Santxo tabernan.
- 21:00etan, afaria, Santxo tabernan.
- 22:30ean, herrian barrena ibilbidea, kontzertuetara joan aurretik.
- 23:00etan, musika emanaldiak Buenetxea tabernan.
Ekainak 18, larunbata
- 10:00etan, motorren erakusketa Okendo plazan.
- 11:00etan, barrikotea eta pintxoak Tiburtzio Artizar. Txalaparta emanaldia ere egingo dute.
- 12:00etan, txangoa. 85 kilometroko ibilbidea egingo dute.
- 15:00etan, bazkaria, Hernaniko Jauregi jatetxean.
- 18:30ean, motorren erakusketa Andapa kalean. Genesis tabernan garagardo kupelak jarriko dituzte.
- 21:30ean, afaria Buenetxea tabernan.
- 22:00etan, kontzertuak Buenetxean: Bonzos eta Neumaticos Cheinwz taldeek joko dute.
Ekainak 19, igandea
- 12:30ean, bermuta eta motorren erakusketa, Arkupe tabernan.
- 14:30ean, bazkaria Arkupen.
