Aitor Manso herritarrak bigarren postua eskuratu du Ibardingo igoeran

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ekainaren 8a

Aitor Manso, zortzigarren mailako podiumaren gorenean. ARg.: AVM Racing

Ibardingo VI. igoera jokatu zen ekainaren 4an. Nafarroako Mendi txapelketako proban 58 ibilgailu batu ziren. 4,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko zuten, Altzatetik Ibardingo gaineraino. Joseba Iraola nagusi izan zen eta Aitor Manso herritarra sailkapen orokorreko bigarren postuan izan zen; zortzigarren mailan, berriz, irabazle izan zen

Aitor Manso herritarrak bere BRC B49 ibilgailuarekin parte hartu zuen; aurkari zaila zuen, ordea, probako errekorra duen Joseba Iraola NP01 ibilgailuan.

Entrenamendu eta saio kronometratuan Iraolak bere nagusitasuna erakutsi eta lehen postua eskuratu zuen. Bigarren postuan izan zen, berriz, Aitor Manso herritarra. Eta zortzigarren mailako lehen sailkatu bezala ere igo zen podiumera Lasarte-Oriako gaztea.