Taula Xake Klubak Euskadiko taldeak elkarriko ditu I. Lagunarteko Taula Xake txapelketera

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ekainaren 8a

Arg.: Taula Xake Kluba

Ekainaren 12an, igandearekin, xake zaletuek hitzordu ederra izango dute Mirentxu Trinketean. 10:00etatik aurrera, I. Lagunarteko Taula Xake Txapelketa jokatuko da

Lasarte-Oriako Taula Xake Klubak antolatutako ekimenean herriko taldeaz gain (bi talde aurkeztuko ditu), Euskadi mailako sei talde gonbidatu izango dira lehian.

Xake azkarra modalitatean jokatuko dira partidak. Beraz, jokalari bakoitzak bost minutu izango ditu jokaldia pentsatu eta gauzatzeko.

Txapelketa Euskal adiskidetasun zirkuituaren hitzorduetako bat da. Horregatik, Klubeko kideek jakitera eman dutenez,  lehiaketa amaitu ostean, partaide guztiek bazkari goxoa dastatuko dute  Palomo Linares Elkartean.