Udaberri Festako sariak banatu ditu Aterpea merkatarien elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 8a, 10:17

Herriko komertzioetako bezeroak saritu ditu Aterpea merkatarien elkarteak. Udaberri festa antolatu zuen maiatzaren 16tik 28ra, herritarrek Lasarte-Oriako establezimenduetan erosteko ohitura indartzeko helburuz. Hala egin dutenen artean, sei erosketa txartel zozkatu ditu merkatarien elkarteak; 500 euroko bi eta 250 euroko lau. Astearte iluntzean egin dute sari banaketa, Nahio arropa denda atarian

Sariak banatu aurretik, Aterpeako lehendakari Miguel Angel Prietok hartu du hitza. Adierazi du aurtengo Udaberri Festa "arrakastatsua" izan dela. Hori azaldu eta gero hasi dira sariak banatzen. 

Hauek dira aurtengo bezero lasarteoriatar sarituak:

  • Esther Sanchez
  • Cristina Valderrabano
  • Esti Rubio
  • Milagros Dominguez
  • Oihane Dominguez
  • Rosa Ropero