Jubenil 2. Mailako Lau eta Erdiko finalaren bidean zen Peru Urdanpilletak ez zuen partida jokatu. Intzako arduradun Jose Felix Solanok azaldu duenez, Lau eta Erdiko final laurdena edo Herrerako txapelketako finalerdia jokatu erabaki behar izan zuen herriko pilotariak "ezin baitituzte bi neurketa jolastu egun berean" eta lehentasuna eman zion Donostiako txapelketari.
Haritza Diaz De Gereñuk, berriz, Ekialdeko final laurdena jokatu zuen Añorgako Olidenen aurka Loidibarren pilotalekuan. Partida berdindua eta borrokatu izan zen. 18nako berdinketatik aurrera, ordea, Añorgako kideak jokoan asmatu eta 18-22 gailendu zen.
Pilotari guztiek txapelketa horretan egindako lanarekin pozik daude taldeko arduradunak.
Donostian lehian
Aipatu moduan, Intzako pilotariak bestelako txapelketetan lehiatzen ari dira. Peru Urdanpilletak Herrerako bikotekako txapelketako finalerdiari egin behar izan zion aurre ekainaren 4an.
Tuterako Tiradorekin batera Olaizola-Sorondo bikote gipuzkoarraren aurka jokatu zuen. Gaizki hasi zuten partida baina itzulia emateko gai izan ziren. Irabazteko aukerak ere izan zituzten, azkenean aurkariek eraman zuten saria, 22-18.
Ekainaren 13an, berriz, taldekide Diaz de Gereñu izango du bikote Getariako txapelketako partidan.
Bestalde, Jon Pello Artetxe seniorra Pilotaren txokoa txapelketa jokatzen ari da, Trinitate plazako pilotalekuan. Maiatzaren 8an jokatu zuen lehen norgehiagoka Oberena taldeko Redin du bikote zuela, 22-08 garaitu zuten.
Ekainaren 5ean, berriz, Redinek eskuko mina zuenez, taldekide Elola izan zuen lagun. Eguerdian jokatutako partida gogorra izan zen bikotearentzat eta eguraldiak –eguzkia zegoen eta pilotalekuak ez du gerizperik– ez zuen lagundu. Hala ere, Artetxe eta Elola garaile izan ziren, 22-20.