2015 eta 2007 urte arteko haur eta gazteek igeriketa klubaren jarduna ezagutu eta adinaren araberako entrenamendu saioak probatu ditzakete. Taldeko kideek adierazi dutenez, inongo konpromisu gabe egin daiteke proba.
Horrez gain, kiroldegiko bazkide ez direnek sarrera doakoa dutela nabarmendu dute.
Ate irekietan parte hartu nahi duten haur eta gazteek igeriketa taldeko webgunean dagoen formularioa bete behar dute. Elkarteko sare sozialetan ere lotura edo qr kodea aurkitu dezakete interesa duten herritarrek.