Zabaletako jaietako errifa sariduna 5.721. zenbakia izan da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 7a, 09:00

Zabaletako txosna gunea. Argazkia: Unai Rebe.

Zabaleta Auzolan elkarteak jakinarazi du 5.721. zenbakidun errifa izan dela sariduna. Hortaz, irabazleak lau afari irabazi ditu, Txitxardin jatetxean. Hilabeteko epea izango du saria jasotzeko, eta bi zenbaki hauetako batekin jarri behar du harremanetan: 627 00 92 13 edo 687 45 23 13.