LOKEKo Unai Guisado Oiartzun-Lasarte-Hernani taldean lehiatu zen eta Iker Izquierdo San Ignacio Vitoria taldean. Bederatzi ekipo izan ziren maila horretan borrokan; Guisado kide zuenak zilarrezko domina eskuratu zuen eta Izquierdorenak, berriz, brontzezkoa.
Azkenik, infantil mailan, bost taldea aurkeztu ziren eta Tarieli Tato Kevlisbvili kide zuen Hernani-Lasarte-Desoreka taldeak bosgarren postua eskuratu zuen. LOKEko entrenatzaile Gorka Aristegik nabarmendu duenez, herritarrak bere borroka guztiak irabazi zituen.