Txapelduna eta txapeldunordea, batera
Txapeldunaren agurra Labakak eta Euzkitzek abestu zuten. Lasarteoriatarrak hasiera eta amaiera eman zion bertsoari, Naufragoa-ren doinupean. Hona hemen bien artean osatutako kopla, Bertsoak.eus atariaren bidez:
Labaka:
Pamela edo buru beroki
noiz apurtzaile, noiz desegoki
batzutan esan egin behar da
besteetan iradoki
Euzkitze:
lasai egoteko hemen
Ane eskerrak zu zeunden
bueno, eskerrak gu geunden
Labaka:
Bertsolaritza bihurtzekotan
arnastu daitekeen toki
irabazteak ez du zentzurik
ez bada kolektiboki