Ibilbidea Okendo plazatik eta Andatza mendira joan-etorria izango da; 12,5 kilometro. Familiei zuzendutako ekitaldia denez, ezingo da korrika egin. Gainera, ez da sailkapenik izango.
Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, ibilbidea ondo balizatuta egongo da eta erantzukizun zibileko asegurua izango dute parte-hartzaileek probaren egunerako.
Bakoitzak behar duen janaria eta edaria eraman beharko du ibilaldira. Hala ere, edaria hornitzeko gune bat jarriko da bidean eta amaitutakoan, hamaiketako txiki bat egiteko aukera ere izango dute martxako partaideek.
Izena ematea elkarteko webgunean egingo da eta doakoa da. Guztira 200 plaza egongo dira eskuragarri. Probaren egunean ezingo da inskripziorik egin.
Martxaren xehetasun guztiak LOTMEren webgunean eta sare sozialetan aurkituko dituzue.