Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du gertatutakoaren berri. Poliziak borrokan ari ziren gizonengana joan direnean, labanak eskuetan zituenari armak lurrera botatzeko eskatu diote, baina ez die jaramonik egin. Are, aiztoekin eraso egiten saiatu da, agenteen arabera.
Atxilo hartu duten gizona Donostiako guardiako epaitegira eramango dute.