COVID-19

Azken zazpi egunetan 40 kutsatze detektatu dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 6a, 13:33

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak maiatzaren 30etik ekainaren 5era arteko datu epidemiologikoak eman dituzte. Tarte horretan 40 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 68. Intzidentzia tasa metatua 352,44koa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.321 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.