EDUKI BABESTUA

Datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko epea zabaldu du AEK-k

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 3a, 09:00

Hilaren 30a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa egiteko aukera izango dute.

Datorren ikasturtea prestatzen hasiak dira Muntteri AEK euskaltegian, eta helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango dira, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditu.

Aurrematrikula webgunean egiteko aukera zabaldu dute. Hilaren 30a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek %5eko deskontua izango dute, eta ordainketa malgutasunez egiteko aukera, ohiko ordainketa-epeei epe bat gehituta. Gainera, taldeak eratzeko orduan lehentasuna izango dute. 

Izen ematea irekita dago eta hilaren 30era arte egin daiteke, www.aek.eus webgunean, Muntteri AEKn (Geltoki kalea 17, Lasarte-Oria) edo 607 62 52 33 telefonora deituta.

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro.

Ikastaroa ez egitea erabakitzen bada, aurrematrikularen %100 itzuliko da ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.