Eskoba txapelketa
11:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu, jokatu ahal izateko. 25 puntuko partida bat irabazi beharko dute hurrengo fasera sailkatzeko. Inskripzioa auzoko dendan egin behar dute. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 32 bikote onartuko dituzte asko jota.
- Irabazleek txapelak eta bi otordu irabaziko dituzte Lavie Gastrobar jatetxean.
- Bigarren geratzen direnek txuleta pare bat eta ardo botilak eramango dituzte etxera.
- Hirugarrenentzat, oilasko pare bat eta txakoli botilak.
- Laugarrenarentzat, gazta pare bat eta sagardo botilak.
Mus txapelketa
15:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu, parte hartu ahal izateko. Lau erregetara jokatuko dute, 30na tantoko hiru ustel lehenago nork irabaziko. Auzko tabernan eman behar dute izena, eta gehienez 32 bikote onartuko dituzte antolatzaileek.
- Irabazleek txapelak eta bi otordu irabaziko dituzte Caddie tabernan.
- Bigarren geratzen direnek txuleta pare bat eta ardo botilak eramango dituzte etxera.
- Hirugarrenentzat, oilasko pare bat eta txakoli botilak.
- Laugarrenarentzat, gazta pare bat eta sagardo botilak.