Teresa sorginaren zain daude zabaletarrak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 3a, 09:56

Ohartzerako, joan da Zabaletako jaien hirugarren eguna. Haurrek ur jolasak egin dituzte, auzotarrak barrez lehertu dira Bea Egizabalen bakarrizketan zehar eta, ohi bezala, japoniar bonbak jaurtita amaitu dute eguna. Festetako onena dute aurretik, Teresa sorginaren jaitsierarekin lehertuko baita festa. 18:45ean etorriko da, erratz gainean. 

EGITARAUA
Ekainak 3, ostirala
  • 18:00etan, antzerkia Kukukarekin, Basotxon.
  • 18:30ean, txokolatada Basotxon.
  • 18:30ean, bingoa, Gazte Klubeko kideen eskutik.
  • 18:45ean, kalejira Teresa sorginarekin.
  • 19:00etan, Teresa sorginari ongietorria, frontoian: jaietako pregoia, Jalguneko lagunen dantza eta sorgin dantza herrikoia.
  • 19:30ean, Gas gas eta bonba japoniarrak.
  • 20:00etan, bertsolariak: Ane Labaka, Miren Artetxe, Eñaut Martikorena eta Andoni Mujika. Auzoko gazteek jarriko dizkiete gaiak.
  • 21:00etan, auzo afaria. Norberak berea eraman beharko du.
  • 23:00etan, Euskal Dantza Sorkuntza, Kukukarekin.
  • 00:00etatik aurrera, rock gaua: The Noise Makers, Rukula eta Erroka taldeek joko dute.
Ekainak 4, larunbata
  • 09:00etan, diana.
  • 10:00etan, futbol festa, herritar guztientzat.
  • 11:30ean, buruhandiak eta erraldoiak. LOZET konpartsa, Kilker Band txarangarekin batera.
  • 11:30ean, Joxe Migel Aranzadiren omenezko XIII. eskoba txapelketa.
  • 13:00ean, bermut musikatua: El Grafiti + Ibey Beatbox.
  • 15:30ean, Joxe Migel Aranzadiren omenezko XIII. mus txapelketa.
  • 17:00etatik 20:30era, haurren festa: altxorraren bila eta zinta lasterketa (adin guztientzako, bizikleta ekarri).
  • 20:30ean, Gas gas eta japoniar bonbak.
  • 21:00etan, afari herrikoia. Tiketak ohiko lekuetan salgai.
  • 23:30ean, akelarre dantza. 
  • 00:00etan, musika gaua: Ameba, Errietan eta DJ Fantasia.
Ekainak 5, igandea
  • 09:00etan, diana.
  • 11:00etan, Euskal Dantzak eta Sorkuntza, Kukukaren eskutik.
  • 11:00etan, patata tortilla txapelketa.
  • 12:00etan, Oaintxe in deu txarangaren emanaldia.
  • 12:15ean, pilota partidak frontoian: Lasarte-Oria Hernaniren aurka.
  • 13:15ean, proba mixta nagusia.
  • 14:30ean, bazkari herrikoia. Txartelak ohiko tokietan eros daitezke.
  • 17:30ean, kantu festa Xumela koruarekin.
  • 18:00etatik 20:00etara, Bide batez erromeria taldea.
  • 18:30ean, toka txapelketa.
  • 20:30ean, azken traka eta Teresa sorginari agurra.