Buruntzaldea IKTko igerilariek markak ondu eta lau gutxieneko berri eskuratu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ekainaren 2a

Buruntzaldea IKTko sei igerilari izan ziren Ordizia Sarian lehiatzen. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Maiatzaren 28an, Buruntzaldea IKTko igerilariek markak eta Udako txapelketetarako gutxieneko berriak lortu zituzten bi lehiaketetan. Ordizia Sarian eta Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan lehiatu ziren igerilariek. Markak ontzeaz gain, Udako txapelketa ezberdinetarako sailkatzeak lortu dituzte

Gipuzkoako trofeoen B zirkuituko bigarren jardunaldia jokatu zen Ordizia Sarian. Izaro Audikana, Saioa Elola, Alba Escribano, Iker Gorostegui, June Lopez eta Jurgi Sukunza taldekideak lehiatu ziren eta guztira hamabi marka ondu zituzten Buruntzaldea IKTko igerilariek:

  • Alba Escribano; 100 m. libre, 01.09,79.
  • Jurgi Sukunza: 100 m. bizkar, 01.11,36.
  • Izaro Audikana: 50 m. bular 38,94; 200 m. lau estilo, 02.39,55 eta 50 m. tximeleta, 35,96.
  • Saioa Elola: 50 m. libre, 30,49; 200 m. lau estilo, 02.51,22 eta 50 m. tximeleta, 35,95.
  • Iker Gorostegui: 50 m. tximeleta, 30,49 eta 200 m. libre, 02.09,59.
  • June Lopez: 50 m. libre, 29,87 eta 200 m. bizkar, 02.34,46.

Eta Euskal Herriko txapelketarako hiru marka berri eskuratu zituzten gazteek. 

Iker Gorosteguik 200 m. libre proban egindako denborari esker Infantil mailako txapelketan izango da uztailaren 9an eta 10ean Galdakaon. 

June Lopezek eta Izaro Audikanak, berriz, uztailaren 2an eta 3an antolatuko den junior eta absolutu mailakoan izango dira 50 m. libre eta 200 m. lau estilo probetan, hurrenez hurren, taldeko beste kide batzuekin batera.

Eskolartekoan ere bikain

Bestalde, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak lehiatu ziren Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan eta Gipuzkoako Selekzioaren parte izan ziren Buruntzaldea IKTko 11 igerilari: Oihan Matute, Saray Lobato, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez, Iñaki García, Ibon Elola, Ane Meyer, Hodei Barcina, Mayi Gorostegui, Irati Etxeberria eta Mario Amantegi.

Euskadiko Eskoalrteko Kirol Jokoetan partea hartu zuten Buruntzaldea IKTko igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT .

Udako txapelketako gutxieneko markak buruan, lehiatu ziren igerilari gazteak. Marka berri ugari egin eta domina bat ere eskuratu zuten. 

Mario Amantegik 400 m. estilo probako hirugarren postua eskuratu zuen. 6.05,64 denbora eginez gainera, Alebin mailako Euskal Herriko Txapelketako marka gutxienekotik gertu egon zen.

Mayi Gorosteguik, berriz, helburua bete zuen eta Gipuzkoako Udarako Txapelketarako gutxienekoa eskuratu zuen 200 m. lau estilo proban, 03.11,07.