Mirian Prieto, Paula Martinez eta Garazi Gomez gimnastak maiatzaren 29an Durangoko Landako kiroldegian antolatuko zen Amateur mailako Euskadiko txapelketan lehiatu ziren. Gipuzkoako txapeldun den Prietok lortu zuen emaitzarik onena Jubenil A mailan, Euskadiko hirugarren izan zen.
Bitan igo zen podiumera gaztea. Pilotako bigarren postua lortu baitzuen LOKEko gimnastak. Mazo lanetan, berriz, seigarren izan zen.
Sarmientok ere domina
Maitane Sarmientok eman zuen ezustekoa Gasteizeko Abetxuko kiroldegian jokatu zen Euskadiko Eskolarteko Jokoetako proban. Gazteak urrezko domina jantzi zuen pilota lanari esker.
Sarmiento Infantil B mailan lehiatu da Gipuzkoa mailan eta Euskadiko lehiaketan A mailako gimnastekin egon da borrokan.
Uztai lanean bederatzigarren postuan izan zen eta sailkapen orokorrean laugarren izan zen, bigarren eta hirugarren sailkatuekin puntuetan berdinduta.
LOKEko prestatzaileak pozarren daude gazteak lortutako emaitzekin eta denboraldian zehar egindako lanarekin. "Izugarria izan da. Maila altuagoko kirolarien aurka lehiatu da eta gainera, lehen postua eskuratu du pilota lanean. Langilea da eta horrek bere fruitua eman du".
Hitzorduak
Ekainaren 4an eta 5ean txapelketei amaiera emango diete gimnastek. Amateur mailako kadeteen Euskadiko txapelketan zein Getxoko Torneoan izango dira LOKEko ordezkariak parte hartzen.