Etorkizuneko erronkei erantzuteko zazpi lan ildo

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 2a, 10:46

Lasarte-Oriaren  etorkizuneko erronkei erantzuteko, 2022ko aurrekontuetarako egindako hasierako planteamentua egokitu du EH Bilduk. Etxebizitzaren, berdinatasunaren, politika sozial eta industrialen, kulturaren, mugikortasun jasangarriaren eta azpiegituren gaineko proposamen estrategikoak egin ditu

Herriaren garapenerako lan ildo estretegikoak direla uste du alderdiak. Jakinarazi du udal gobernuarekin adostasuna lortzen ahalegindu den arren, negoziaketetan ez dutela erantzun positiborik jaso. Orain, udalbatzako gainerako talde politikoekin elkartuko da proposamena egin eta horiek garatzeko aukerarik ote dagoen aztertzeko. 

Honako hauek dira zazpi ardatzak:

  1. Etxebizitza politika publikoak:
    1. Udalaren jabetzako etxebizitzak alokairur sozialera bideratzea
    2. Kotxeraseko hirigintza garapenean udalaren jabetzakoak izango diren etxebizitza guztiak etxebizitza publikotarako erabiltzea. 
  2. Berdintasun politikak:
    1. Berdintasun teknikariaren postua sortzea eta kontratatzea.
  3. Politika sozialak:
    1. Egungo defizit asistentzialari erantzuteko eta politika sozial eraginkorrak egiteko bi gizarte langileren eta administrari baten postuak sortzea eta kontratatzea.
  4. Politika industriala:
    1. Dagoena babestu eta sendotzeko eta jarduera ekonomiko berriak erakartzeko Oriako industriagunean birgaitu, berrurbanizatu eta birdensifikatzea. 
  5. Kultura: 
    1. Zumaburuko euskaltegi zaharreko eraikina egokitu, eraberritu eta Lasarte-Oriako kultur eragileei esleitzea.
  6. Mugikortasun jasangarria:
    1. Kale nagusia oinezkotzea, herritarren beharrak eta erritmoak errespetatuz.
  7. Azpiegiturak:
    1. Askatasunaren plazan aterpea jartzea.