Hilaren 9an, 14an, 16an eta 21ean ere entseatuko dute, toki eta ordu berean. Sorgin Dantza, ohi bezala, 28an egingo dute, arratsaldez.
Bueltan dira San Pedro Jaiak, eta horien barruan, herritarren ekitaldi kuttunenetako bat, Sorgin Dantza. Ttakun Kultur Elkarteak iragarri duenez, entseguak datorren asteko asteartean hasiko dira, hilak 7, Okendo plazan, 20:00etatik 21:00etara. Eguraldi txarra eginez gero, Oriarte Landaberriko estalkira joango dira.
Hilaren 9an, 14an, 16an eta 21ean ere entseatuko dute, toki eta ordu berean. Sorgin Dantza, ohi bezala, 28an egingo dute, arratsaldez.