Cominter Tisu Hernani Euskal Ligako finalean garaile izan da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 1a, 13:30

Maiatzaren 28an, Euskal Ligako finalak jokatu ziren Elorrion. 1. mailako Cominter Tisu Hernani eta AVK Bera Beraren artekoan hain zuzen, Paola Vega herritarra izan zen lehian eta Ligako kopa jaso zuen Hernaniko taldearekin batera. Neurketa hasieran Donostiako taldeak 12-0 aurre hartu bazuen ere, hernaniarrek ez zuten amore eman. Borrokatuz metroak irabazi eta berdinketa lortu zuten, baita garaipena emango zizkien beste bi entsegu ere. Azken minutuetan defentsa lan ederra egin zuten bi taldeek eta 17-27 amaitu zen partida.

Bestalde, Alex Saleta herritarrak Aviron Bayonnais utzi eta maiatzaren 30ean, Saint Jean de Luz Olympique taldearekin sinatu du kontratua.