Eskola Kirola egitasmoak ikasturtea amaitzearekin batera hurrengoa prestatzen hasi da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ekainaren 1a

Eskola Kiroleko egitasmoak amaiera ederra izan zuen maiatzaren 28an eginz en festan. Hurrengo ikasturterako izena emateak ekainaren 6an irekiko dira

Maiatzaren 28an, era paregabean amaitu zuten Eskola Kirola egitasmoko 2021-2022 ikasturtea. Michelin Kirol gunean LH1 eta LH6 maila arteko gaztetxoak bildu ziren.

LH3 eta LH6 maila arteko gaztetxoak izan ziren lehenak parte hartzen eta hainbat kirolez gozatu ahal izan zuten.

Ostean, LH1 eta LH2ko haurrek jolas ezberdinak egin zituzten.

Izena ematea 

Eta jaialdiaren ostean, hurrengo ikasturtea prestatzen hasi dira Ttakun Kultur Elkartea zein Landaberri eta Sasoeta-Zumaburuko guraso elkarteak. 

Urriaren 3an hasiko dela iragarri dute. LH1 eta LH2 mailako ikasleek Jolas Hezi programa garatuko dute. Jolasen bitartez, hurrengo zikloko kiroletarako trebetasuna eta abilezia lantzen joango dira.

LH4tik eta LH6ra, berriz, kirol ezberdinak landuko dituzte, hala nola, saskibaloia, igeriketa, kirol egokitua, pilota, errugby, eskubaloia edo judo. 

Ekainaren 6an hasiko dute izena emate epea bi ikastetxeetako guraso elkarteek. 

Landaberri ikastolako ikasleek landaberrige.eus web gunean egin beharko dute inskripzioa. Azken eguna ekainaren 21a izango da.

Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko izena ematea, berriz, gurasoei zabalduko zaien lotura baten bidez egin beharko da ekainaren 30a baino lehen.