LOKEko judoka gazteak podiumera igo dira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ekainaren 1a

Alebin eta Alebin Txiki mailako judoketako batzuk eskuratutako domina eta sariekin. Arg.: LOKE Judo

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judo saileko alebin eta alebin mailako txikiek Gipuzkoa mailako txapelketa garrantzitsuei aurre egin behar izan zieten maiatzaren 28an eta 29an

Maiatzaren 29an, alebin mailako judokak bildu ziren Errenterian. LOKEk lau ordezkari izan zituen: Sofia Pozo, Unai Curiel, Adriano eta Marcos Antolin. Lauek lortu zuten podiumera igo eta urrezko domina bat eta hiru brontzezko jantzi zituzten

Alebin txikiek, berriz, egun bat lehenago Gipuzkoako Kopa lehiatu zuten leku berean.

Iago Izquierdo, Maria Escribano, Ariane Luis, Ariana Mendoza, Enaitz Serrano, Naroa Miera eta Jon Bravo izan ziren LOKEko ordezkariak eta horiek ere

euren mailako lehen hiru postuetan sailkatu ziren.

LOKEko prestatzaile Gorka Aristegi pozarren adgo guztiek lehiaketetan egindako lanarekin.

Taldekako Kopa mistoa
Bestetik, maiatzaren 15ean, Haritz Urdangarin Larrañagajudokak talde mistoen senior mailako 1. Kopan partehartu zuen, Binefarren. 
Euskadiko Selekzioarekin lehiatu zen gaztea 1. mailako multzoan. Huesca La Magia eta Madrileko bi talderen aurka. Laugarren postua eskuratu zuen taldeak.

Eta talde mistoen txapelketekin jarraiki, LOKEko kadete eta infantilek hilaren 4an, Tagoya Kopako txapelketa izango dute Hernanin.

Horrez gain, hilaren 19an maila guztieko judokek ikasturte amaierako erakustaldia egingo dute, 10:00etan, Maialen Chourraut kiroldegian.