Oreka tabernako hanburgesak, Euskadi Gazteako entzuleen gustukoenen artean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 1a, 10:31
Astero-astero, kartatik kanpoko hanburgesak egiten dituzte Orekan. Honek 'Txankarock' izena du.

Etxeko, Baserri USA, Oreka, Fully Morangas... Horiek dira Lasarte-Oriako Oreka tabernak egunero-egunero prestatzen dituen hanburgesetako batzuk. Herriko mugez harago ezagunak egin dira, Hanburgesaren Nazioarteko Egunaren harira Euskadi Gazteak bere entzuleei egindako inkesta batek erakutsi duenez: Oreka izan da bigarren bozkatuena.

Kartan daudenak ez ezik, asteroko hanburgesa bereziak ere prestatzen dituzte Orekan. Horrez gain, errazioak, ogitartekoak, etxean egindako postreak eta mota guztietako garagardoak dasta daitezke Kale Nagusia, 13 zenbakiko lokalean. Asteartetik igandera irekitzen dituzte ateak, 18:00etatik 23:30era. 

Bilboko Tipula jatetxea izan da Euskadi Gazteak egindako galdeketako bozkatuena. 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de OREKA TABERNA (@orekataberna)