Buruntzaldea IKTko kideek 31. Lasarte Saria antolatuko dute ekainaren 11an. Aurten lehen aldiz bi jardunaldi ezberdin izango dituzte. Lehen saioan benjaminen denboraldi amaiera egingo dute. Bestean, berriz, alebin, infantil, junior eta absolutuen mailako lehiaketa izango da. Guztiei eta batez ere txikienei dominak, garaikurrak eta opariak eman ahal izateko diru-bilketa abiatu dute honako helbidean: https://www.apontoque.com/