Real Racing Club futbol taldeak kirol-zuzendari berria duela jakitera eman du gaur. Mikel Martija herritarra izango da lan hori egingo duen pertsona. Martija 2013 eta 2021 urte artean Eibarren egon zen lanean. Lehenik harrobian eta gerora, idazkari tekniko postuan. Ostadar SKTn eman zituen bere lehen pausoak futbolean jokalari eta entrenatzaile modura. Duela hamar urte, Erregionalen Ohorezko Mailara igo zuen lehen taldea. Real Racing club taldea SmartBank Ligara igo berri da.