Intzako pilotariek zorte ezberdina izan zuten Lau eta Erdiko txapelketako final-zortzirenetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 31a, 15:00

Nahiz eta partida ona jokatu, Olazabalek ezin izan zuen Abantzuko Uria garaitu.

Intzako Beñat Olazabalek eta Peru Urdanpilletak Lau eta Erdiko txapelketako final zortzirenak jokatu zituzten hilaren 28an eta emaitza ezberdinak izan zituzten. Urdanpilletak bakarrik lortu final-laurdenetara sailkatzea.

Michelin kirol gunean jokatu zen Kadete 2. mailako lehia. Olazabalek Abantzuko Uria izan zuen aurrez aurre. 

Nahiz eta 11-22ko emaitza adierazle ez izan, partida gogorra eta borrokatua izan zen. Tanto luzeak jokatu zituzten; tamalez, puntuak Zestoako jokalariaren alde izan ziren.

Emaitza aldeko ez izan arren, Intzako arduradun Jose Felix Solanok Olazabalen txapelketa nabarmendu du: "Txapelketa ona egin du eta pena da horrela amaitzea".

Peru Urdanpilletak, ordea, finalerako bidea jarraituko du Jubenilen 2. Mailan. Oiartzunen Oiarpeko Iriarteren aurka jokatu zen pilotari gaztea.

Neurketa gogorra izan zen herritarrarentzat, 10-2 galtzen hasi baitzen. Hala ere, ez zen kikildu eta bere jokoa eginez, emaitzari itzulia eman zion, 10-18. Azkeneko emaitza 14-22 izan zen.

Final-laurdenak

Ekainaren 5ean, Amezketan final-laurden zaila izango du Urdanpilletak Zazpi Iturriko Gorostidiren aurka.

Ekialdeko txapelketa hasiko du, aldiz, Haritza Diaz de Gereñuk. Loidi Barren pilotalekuan izango du hitzordua hilaren 4an, 16:15ean. Aurkaria Añorgako Oliden izango da.