2022/06/12 11:30 - 21:30

Jaia

Rocioko erromeria

Rocioko erromeria
Atsobakar auzoko parkea, Lasarte-Oria

Semblante Andaluz elkarteak 27. Rocioko Erromeria ospatuko du. Hauxe da bigarren eguneko egitaraua:

  • 11:30ean, meza rozieroa Arantzazuko Ama parrokian. Semblante Rociero koruak abestuko du bertan.
  • 12:30ean, parrokiatik Atsobakar parkera joango dira.
  • 14:00etan, ohorezko ardoa gonbidatu eta agintariekin batera.
  • 14:30ean, herri bazkaria: paella.
  • 16:00etan, bazkideei opariak eta talde argazkia, elkartearen 30. urteurrena ospatzeko.
  • 16:30ean, Semblante Andaluz elkarteko taldeen dantza emanaldiak: Aljarafe, Al alba, Azabache eta Viejas Glorias.
  • 17:00etan, dantza ikuskizunak: Hernaniko Jakaranda, Irungo Embrujo Andaluz eta Errenteriako Aljarafe nahiz Concha Rociera taldeek parte hartuko dute.
  • 18:00etan, herri dantza.
  • 19:00etan, moda desfilea, Alma Flamencaren eskutik.
  • 19:30ean, herri dantza.
  • 20:00etan, Semblante Rociero eta Duende taldeen emanaldiak, eta Rocioko ama birjinari agurra. 
  • 21:30ean, erromeriaren amaiera.