COVID-19

Koronabirusaren intzidentzia apaldu egin da azken astean Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 30a, 13:34

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak maiatzaren 23tik 29ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 28 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 82. Intzidentzia tasa metauta 425ekoa da, duela astebete baino apalagoa.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.281 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.