Nola esango dio agur kirol talde batek denboraldiari kirola egiten ez bada. Lehia gabe eta jai giroan, noski; baina jolas inklusiboak izan dira Ostadarrek denboraldi amaierako festarako prestatutakoa. Bi urteko etenaren ondoren, ohiko moduan ospatu dituzte hilabeteotan egindako ahalegina eta lortutako garaipenak. Oriarte BHI Landaberriko jolastokian zenbait txokotan banatuta jolasean aritu dira 11:00etan hasita. Saskibaloian, zaku lasterketan, lokotxetan... guztietan bazen norbait, eta 12:30eko sari banaketaren ordua gerturatu ahala bertaratzen joan dira Ostadarreko kirolari, entrenatzaile eta lagunak.
Ordua baino lehentxeago eman diote bere saria Infantil 1 mailako Beñat Murillori, bere taldeak Kopako partida jokatu behar zuelako 14:00etan eta zain gelditzerik ez zutelako. Tarte batez jolasean edo solasean jarraitu dute zehaztutako ordua heldu den arte. Aitor Azkonobietak aurkeztu du banan-banan kategoria eta irabazlea.
Kirolariekin hasi aurretik, bi sari bereziak eman dituzte. Auzolan Saria Izan Iñurriri jasotzea erabaki dute "aho batez". Oroigarria Elena Ginea kideak hartu du, pozik eta hunkituta, baina hitz egiteko gogorik gabe, nahiz eta mikroa eskaini. Haren ondotik, Kirolari Onenaren Saria Nahia Zudaire Borrezo Buruntzaldea IKTko igerilariari eman diote, txalo artean.
Eta orduan bai, jatorrenen txanda iritsi da. Zerrenda ez da laburra, sail eta talde asko baititu Ostadarrek, eta jende jator ugari ere, antza. Atalez atal joan dira irabazleak deitzen eta zenbait une berezi ere izan dira. Ipar Martxako kideek bastoiekin arkua egin diote Kontxi Nogesi. Kide beterano horri aitortu nahi izan diote bere inplikazioa. Txapeldun edo txapeldunorde izan diren taldeetako jokalariak deitu dituzte ere talde argazkiak egitera beraien kategoriako sariaren ondoren. Aurrerantzean egongo ez direnak ere omendu dituzte. Saskibaloiko Senior nesken taldea osatu duten Itsaso Mercero, Uxue Anabitarte, Leire Belartieta, Maialen Sevillano eta Elene Arrutiri edo futbol preferenteko entrenatzaile aritu den Unai Iribarri, Ostadarren igarotako urteengatik, opari gisa, beraien izena duen kamiseta urdin-beltz bat eman diete.
KIROLARI JATORRENAK
BELTZAK RUGBY TALDEA
- Beñat Ortega (sub12)
KIROL EGOKITUA
- Diana Benedicto
IPAR MARTXA
- Kontxi Noges
ATLETISMOA
- Infantil neska: Nora Carrascosa
- Infantil mutila: Gari Iraola
- Kadete neska: Dunixe Muñoz
- Kadete mutila: Oinatz Almagro
- Sub 18: Eneko Andonegi
- Sub 23: Enara Gonzalez
BOLEIBOLA
- Kadetea: Iara de la Mata
- Jubenila: Amane Mesa
- Seniorra: Ainhoa Gonzalez
SASKIBALOIA
- Mini Errendimendua Neskak: June Dominguez
- Infantil Txiki Neskak: Britany Bernardo
- Infantil Haundi Neskak: Naroa Iceta
- Kadete Partaidetza Neskak: Irene Tejado
- Kadete Errendimendua Neskak: Inge Villalobos
- Junior Errendimendua Neskak: Maialen Paris
- Senior 2. Probintziala Neskak: Nahia Carrillo
- Senior 1. Probintziala Neskak: Ane Alberdi
- Senior 3. Probintzila Mutilak: Aimar Lopez
FUTBOLA
- Parte hartzeko alebina: Luken Egizabal
- Errendimenduko alebina: Oier Ipinza
- 1.Infantil “B”: Aimar Serrano
- 1.Infantil “A”: Unax Sanchez
- Infantil Txikia: Beñat Murillo
- Ohorezko Infantila: Asier Valdivia
- 1.Kadetea “B”: Unai Martin
- 1.Kadetea “A”: Aralar Guijarro
- Ohorezko Kadetea: Iker Atxaga
- 1.Jubenila “B”: Aitor Aristegi
- 1.Jubenila “A”: Javi Moreno
- Ohorezko Jubenila: Ivan Gomez
- 1.Erregionala: Jon Barragan
- Preferentea: Dani Lopez
- Emakumezko Ohorezko Erregionala: Nora Azkue