Ostadar SKTk alebin eta infantil mailetako gaztetxoei zuzendutako entrenamendu deialdia egin du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko maiatzaren 30a

Ostadar SKT Futbol saila 2022-2023 denboraldia prestatzen hasi da. Talde urdin-beltzak eskolarteko mailako taldeetan parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoei deialdia egiten die ekainaren 1ean, 2an eta 3an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egingo dituzten saioetara. Zehazki honakoak dira egunak eta adin tarteak: ekainaren 1ean, alebinak (2011 urtean jaiotakoak); ekainaren 2an, infantil neskak (2009-2010) eta kadeteak (2007-2008) eta ekainaren 3an, infantil mutilak (2009-2010). Parte-hartzaileek kirol arropa eraman behar dute.