Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoaren 25. urteurrena urriaren 30ean antolatuko da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 27a, 12:00

Bi urteko itxaronaldiaren ostean, Lasarte-Oria Bai Kros Herrikoiak zilarrezko ezteiak ospatuko ditu. Ostadar S.K.T. ordezkariek jakitera eman dutenez, urriaren 30ean itzuliko da berriro lasterketa herrikoia, baita Korrika Festaren 20. edizioa ere. Herriko kaleak korrikalariez, patinatzaileez zein ipar martxako kirolariez beteko dira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “aurtengo edizioa berezia izango da” eta sorpresak iragarri dituzte, “behar den momentuan jakinaraziko ditugunak”. Eta online bidezko izen-ematea irailean zabaldu dela eta urriaren 17ko astean, Kultur Etxean egiteko aukera ere izango dela iragarri dute.