Texas Lasartearrak Udako kanpusa antolatu du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko maiatzaren 27a

Texas Lasartearra taldeak 2010 eta 2013 urte artean jaiotako haur eta gaztetxoei zuzendutako udako kanpusa egingo du ekainaren 10etik 27ra

Denboraldia amaitu da eta  Texas Lasartearrak Udako kanpusa antolatu du ekainean zehar. 

Saioak ekainaren 10ean hasi eta hil horren 27an amaituko dira. Zehazki ekainaren 10, 13, 15, 17, 20, 22, 24 eta 27an izango dira entrenamenduak.

Arratsaldeetan, 17:30etik 19:30etara, bilduko dira gaztetxoak futbolean trebatu eta kirolaz gozatzeko.

Izena ematea 647 93 61 96 zenbakian egin behar da.

Informazio gehiago eskuragarri dago futbol taldearen sare sozialetan: instagram, twitter edo facebook