Eguzki Areto Futbol taldeak ekainean zehar entrenamendu irekiak egingo ditu. 2013 urtean edo lehenago jaiotako haur, gazte eta helduek saioetan proba egin dezakete. Entrenamenduen egunak eta orduak jakiteko eguzkiaretofutbola@outlook.com edo 699 42 02 39 zenbakira deitu behar dute intesa duten pertsonek. Era berean, taldeen parte izan nahi dutenei zuzendutako aurretiko izena emate epea ere ireki du kirol elkarteak. Aipatu helbide elektroniko edo telefono zenbakietan egin daiteke inskripzioa.