Ostadar SKTk kirol taldeetan izena emateko epea ireki du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ekainaren 1a

Arg.: Ostadar SKT.

Denboraldiari modu ezin hobean amaiera eman ostean, hurrengo denboraldia prestatzen hasi sa Ostadar SKT eta gaur izen emate epea ireki du. Kirol egokitua eta inklusiboa, saskibaloia, boleibola, atletismoa, errugbia edo futbola egin nahi duten haurrek zein gazteek ekainaren 17ra arte izango dute inskripzioa egiteko. Ostadarren kirola egin nahi izanez gero, elkartearen webgunean dagoen formularioa bete behar da. Aurrerago, taldeak osatzen direnean, entrenatzaile edo koordinatzaileak interesatuekin jarriko dira harremanetan, zein taldean jokatuko duten jakinarazteko. Zalantzarik izanez gero, Ostadarreko Geltoki kaleko 25 zenbakian dagoen bulegora hurbildu daitezke herritarrak astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara.