2022/05/28 11:30 - 14:00

Jaia

Denboraldi amaierako festa

Denboraldi amaierako festa
Oriarte institutua, Landaberri eraikina, Lasarte-Oria

Ostadar SKTk denboraldi amaierako festa berreskuratuko du. Hilaren 28an, goizean, Oriarte BHI Landaberrin izango da jaialdia. Taldeek euren jokalari jatorrenei sariak emateaz gain, elkarteak Kirolari Onena eta Auzolan sariak ere banatuko ditu.

EGITARAUA

- 11:30ean, jolas inklusiboak.

- 12:30ean, talde bakoitzeko jokalari jatorrenari saria.

- Ondoren, Kirolari Onena eta Auzolan sariak. Nahia Zudaire igerilariak eta Izan Iñurri egitasmoak irabazi dituzte, hurrenez hurren. 

- 13:15ean, hirugarren denbora, Beltzak Errugbi taldekoen eskutik.