Krema hidratatzailea eta xaboi naturala egiteko urratsak azaldu dituzte

Fisika eta Kimika mintegia 2022ko mai. 27a, 09:02

Jarduera Profesionalari Aplikatutako Zientziak ikasgaian murgilduta dabiltza Oriarte BHI institutuko 4. mailako zenbait ikasle, hamazazpi zehazki. Kurtsoan zehar orduak eta orduak sartu dituzte laborategian, bertan gertatzen den magia nola egiten den ikasten. Horren fruitu izan dira eskuetako krema hidratatzaile bat (proiektua Inge Trantxe, Unax Riezu, Andoni Sanchez, Ane Theus eta Leire Delgadok egin dute) eta xaboi natural bat (Gerard, Aitana eta Alene izan dira egileak). 

Horiez gain, Fisika eta Kimika arloekin lotutako esperimentu gehiago egin dituzte. Adibidez: xaboi pastilak, serum fisiologikoa,  produktu batzuen pHa aztertzea, krema bera, perfumea, eta abar. 

Jarraian, krema eta xaboia egiteko urratsak dituzue. Ikasleek primeran pasa zuten produktu horiek sortu bitartean, eta irakurleak animatzen dituzte gauza bera egitera. 

Eskuetako krema hidratatzailea

Materiala

- Balantza
- Bainu termostatikoa
- Probetak
- Hauspeakin ontziak
- Beirazko hagatxoa
- Ontziratzeko tarroak (40ml.-koa)

Osagaiak (40 gramo egiteko)

- Neo PCL O/W → 2g
- Azido estearikoa → 0,4g
- Almendra gozo olioa → 4ml
- Nipagin M sodikoa → 0,1g
- Urea → 4g
- Ur distilatua → 29,5ml

Prozedura

1. Lehenik, Neo PCL O/W, azido estearikoa eta almendra gozo olioa nahastu ditugu.
2. Gero, nahastea hauspeakin ontzi batean edukita bainu termostatikoan jarri dugu, urtu dadin (65-70ºc). Ondoren, hagaxkarekin nahastu dugu.
3. Lehen fasea egin bitartean, beste hauspeakin ontzi batean Nipagin M sodikoa, urea eta ur distilatua nahastu behar dira.
Nahaste hori bainu termostatikoan berotu dugu baita ere.
4. Bi nahasteak bainutik atera eta bigarren nahastea lehenengoan isuri dugu poliki-poliki, etengabe irabiatuz, hoztu arte. 
5. Denbora luzez nahastu ondoren, 24 orduz utzi genuen, krema testura hartu arte.
6. Disfrutatu!

 

Xaboi naturala

JPAZ laborategiko beste kide batzuek xaboi naturala egiteko prozedura azalduko dute hurrengo lerroetan:

Praktika hau Gerard, Aitana eta Alenek egin dugu, Oriarte institutuko laborategian. Garai batean egiten zen moduan, xaboi bat egin dugu.

Lehenbizi, prezipitatu ontzi batean olioa eta sosa kaustikoa bota dugu, beirazko hagatxoarekin mugitu eta, kasu batzuetan, koloratzailea gehitu. Konsistentzia lodia izatean, moldeetara bota dugu eta egun batez gogortzen utzi dugu. Horren pHa neurtu, eta azalerako egokia zela ikusi dugu.

Xaboia egitea lortu dugu eta etxera eraman dugu, erabiltzeko, guk nahi genuen moduan. Gutako batzuek oparitu ere egin dugu eta oso harrera ona izan du.

Eskerrak eman nahi dizkiegu irakasleei beren laguntzagatik, eta institutuari ere bai, behar ditugun baliabideak eskaini dizkigulako. Gure esfortzuarekin xaboi tradizionala, natural-naturala egitea lortu dugu.