Sasoi berri horretan, guztira, hamabost jardunaldi izango dira, eta 76 lasterketa lehiatuko dituzte.
Ekaineko hitzorduak asteazkenetan izango dira, hau da, hilaren 1ean, 8an, 16an eta 22an. Uztailean, berriz, lau igande (3, 10, 24 eta 31) eta larunbat batean (16) joan ahalko dute zaleek Hipodromora. Abuztuan ere, igandean izango dira lautik hiru saio (7,21 eta 28). Izan ere, Urrezko Kopako jardunaldia abuztuaren 15ean, astelehenarekin lehiatuko baita. Eta irailean, bi jardunaldi besterik ez dira egongo: 4an, igandea eta 9an, ostirala. Azken horretan, Donostiako Sari Nagusiak emango dio amaiera denboraldiari.
Sariei dagokionez, lasterketa guztien artean 825.250 euro banatuko dituzte, aurreko denboraldian baino %15 gehiago.