Ez da posible izan. Texas Lasartearrako Kadete 1. Mailako taldeak ezin izan du igoera fasean garaipenik lortu.
Hilaren 22an, Michelin Kirol gunean Martuteneren aurka jokatu zuen igoera faseko azken jardunaldia. Donostiako taldea nagusi izan zen eta 0-2 garaitu zuen Iker Morenoren taldea.
Emaitza honekin fasea amaitu du talde zuri-urdinak. Bi neurketa berdindu ditu Zestoaren aurka eta gainerakoetan ezin izan du punturik egin. Ondorioz, multzoko azken sailkatua izan da eta ezingo du lehiaketan aurrera egin.
Lehia amaitu
Herriko hainbat talde ere denboraldi amaiera iritsi dira.
Ostadar SKTren Erregionalen 1. Mailako taldeak igoera fase amaitu du. Irauliren aurka 0-2 galdu ostean, Texasen antzera, azken postuan amaitu du fasea.
Ohorezko Infantilen Mailako taldeak, berriz, Euskalduna 2-0 garaitu arren, multzoko bigarren sailkatu da eta agur esan dio kopari.
Kopa finala
Hala ere, bada oraindik lehian dagoen talderik ere.
Ostadar SKTko Ohorezko kadete mailako taldeak, esate baterako, maila eusteko txapelketan sailkapeneko lehen izan ostean, kopako finalera iritsi da.
Arrupe Chaminaderen aurka jokatu zuen finalerdia zirraragarria izan zen. Neurketa binako berdinketarekin amaitu zen eta penaltietan erabaki zen finalerako postua.
Talde urdin-beltzak lortu zuen saria eta Kostkasen aurka jokatuko du hilaren 28an finala.
Infantil Txiki eta Infantil 1. mailako taldeek ere azken faseko partidak jokatuko dituzte. Infantil Txikiak parte hartze faseko final laurdenak; infantil 1. mailako taldeak, berriz, kopakoak.